Forgot Password

Hasiera

“Ongi etorri eskolara” proiektua Gipuzkoako lehen hezkuntzako hainbat ikastetxeetan aurrera eramaten da. Eskola desberdinei eskola eta komunitate inklusibo baterantz kulturarteko eredu pedagogikoa martxan jartzeko akonpainamendua eskaintze die, euskara funtsezko elementutzat hartuz ikasle guztien aukera-berdintasuna sustatzeko.

Helburu horrekin, esku-hartzeak egiten ditu irakasleekin, ikasleekin eta, batez ere, familiekin, “Familia Laguna” programaren bidez.

Programa honek gizarte eta hezkuntza arloetan akonpainamendua eskaintzen du hurbiltasun harremanen bitartez, Gipuzkoara herrialde ezberdinetatik emigratu duten familiak eta adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunak harremanetan jarriz.
Donostiako, Andoaingo eta Errenteriako 210 familiek parte hartuko dute familia-laguna programan 2021-22 ikasturtean, kulturen arteko hurbiltasun eta ezagutza harremanak sortuz.

57 elkartek eta erakundek parte hartzen dute programan gurekin lankidetzan, Gipuzkoan bizikidetzaren alde lan egiteko.

Gure eskolak, mila kolore dituelako.

Datozen ekitaldiak
martxoa 2023
Ekitaldirik ez!
Loader..
Su-Artean Gure-Artean: Venezuela eta Nigeria

Su-Artean Gure-Artean: Venezuela eta Nigeria

Su-artean Gure artean ekimenak 65 andoaindar bildu zituen berriro, martxoaren2an Zumeatarra elkartean. Ekimen honetan jatorri ezberdineko Andoaingo pertsonak biltzen dira,…

Familia Laguna baliabide topaketa 2023

Urtarrilean eta otsailean, Familia Laguna programako baliabideen ibilbidea egin zen. Topaketa honetan, eskola eta ikastola desberinetako familiak hartu zuten parte:…

Familia Laguna baliabide topaketa 2023
Familia Laguna Formakuntza, 22-23

Azaroan, abenduan eta otsailean, Familia Laguna programaren ikasturte hasierako topaketak egin dira. Guztira 10 topaketa egin dira Andoainen, Errenterian eta…

Familia Laguna Formakuntza, 22-23