Ahoz aho, zu hizlari

Ahoz  aho,  zu  hizlari

Pasa den apirilaren 18an Egia auzoan plazan elkartu ginen arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, kontatzeko zerbait duten jatorri desberdinetako auzoko bizilagunen ahots eta pentsamenduez gozatzeko.

Indiatik pasieran ibili ginen, zergatik euskaldunak ez dakien jendearen aurrean euskeraz aritzen saiatzen diren, Honduraseko medikuntza naturalaren inguruan ikasi genuen. Ekuadorren inguruko bitxikeriekin harritu ginen. Errumania existituko ez balitz mundua nolakoa izango litzatekeen entzun genuen eta baita zergatik beste herrialdeetatik datozen emakumeek, prestakuntza izanda ere, zailagoa duten etxe-zerbitzuetatik kanpoko lanen bat lortzea. Ongi etorri errefuxiatuakeko kideek aurrera daramatzaten ekimenen berri ere entzun genuen, eta ijito idazkaritzak bere herriarenganako diskriminazioaren aurka duen kanpainaren inguruko berri zuzena jaso genuen.

Auzoko bizilagunen herrialde desberdinen inguruko gauza asko erakutsi zizkigun jarduera hunkigarria izan zen, eta batez ere pixka bat gehiago elkar ezagutzen erakutsi zigun.

Hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu denoi auzoarekin zuen identitatearen alderdi bat partekatzeagatik.