Egiako Sorgin dantza

Egiako  Sorgin  dantza

Pasa den ekainaren 23an, San Juan bezpera, Egia auzoko Plazaundin Sorgin dantza antolatu zen lehendabiziko aldiz, Egiako Lilatoi taldeak deituta. Bertan 180 emakume elkartu ziren, sua piztu aurretik dantza eginez. Ongi Etorri Eskolara-ren eskutik, ikasturtean zehar elkarlanean aritutako jatorri ezberdinetako hainbat emakume animatu ziren bertan parte hartzera, euskal kulturara hurbilduz eta une dibertigarri zein ziraragarriak partekatzera.