Festivals from around the world at classroom

2016-17 ikasturtean, Aitor Ikastolako geletan “Munduko festen egutegia” jarduera burutu da.

Donostiara beste herrialde edo eskualde batzuetatik etorritako eskolako familiek, jarduera desberdinen bidez, beraien seme alaben geletan, jatorrizko herrialdeko edo eskualdeko festa baten ospakizuna aurrera eraman dute: Nikaraguako “Haurraren eguna” , Honduraseko “Lempira indiarraren eguna”, Frantziako “Pazko arrautzak”, Errumaniako “Martisoare udaberriko festa”, Ingalaterrako inauteriak, Kolonbiako dantzak, Valentziako “Muixeranga”, Txinako “Urte berria”,… gelak kolorez bete dituzten hainbat jarduera burutu dira.

Jarduera hau, gela bakoitzean dagoen kultura aniztasuna baliatuz, ikasleriak herrialde bakoitzeko kulturaren inguruan zertxobait gehixeago ezagutu dezaten, erabili da. Eta baita eskola osatzen duten kultura desberdinetako geografia, artea, historia, gastronomia, dantza eta musika ikasteko ere.

Gelakide guztiek, ikaskideen gurasoen jatorrizko herrialdeei buruzko ezagutzak partekatuz gozatu dute, eta gela osatzen duten kultura eta ohitura desberdinei balioa emateko balio izan du.