Games of the world in Aitor ikastola

Joan den ostiralean, apirilak 5, “Ongi Etorri Eskolarak” jatorri anitzeko familiekin elkarlanean munduko jolasak antolatu genituen. Aitor Ikastolako Konkorrenea eraikinean elkartu ginen eskolako jatorri desberdinetako jolasetara jolastuz arratsaldeaz gozatzeko.

Euria egin bazuen ere, parte hartzea oso altua izan zen eta Peru, Kolonbia, Ekuatore, Italia, India, Gales, Ingalaterra, Irlanda, Nikaragua, Frantzia, Euskal Herria, Dominikar Errepublika, Honduras eta Errumaniako jolasekin gozatu genuen. Ikastolako familien arteko harremanak sustatu genituen, eskolako aniztasun eta aberastasun kulturala agerian geratu zelarik.

Arratsaldea borobiltzeko parte hartu zuten herrialdeen puzzle bat egin genuen eta txokolatada batekin amaiera eman genion festari.

“Ongi Etorri Eskolaratik” mila, mila esker, antolatzen ibili zineten eta parte hartu zenuten familiei!