Gure plaza, gure hizkuntzak in Andoain

Joan den asteartean, martxoak 26, Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Eguna zela eta, Andoaingo “Ongi Etorri eskolara”k Udalarekin batera, GURE HIZKUNTZA GURE PLAZA ekintza antolatu genuen.

Jatorri ezberdineko andoaindarrek parte hartu zuten pankarta bat eta mural batean margotzen heuren hizkuntzetan “hizkuntza” hitza.Herria osatzen duten kultura ezberdinetako familiekin eta festa giroan, bete zen Goikoplaza. Bertara udaleko ordezkariak, familia lagunak eta herritarrak inguratu ziren.

Andoaingo “Ongi etorri eskolara”tik, mila esker denoi gure plaza hizkuntzez betetzeagatik!!!