Forgot Password

Home

“Ongi etorri eskolara”, kultura artekotasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat da: gelan, eskolan, familiekin eta auzoan edo herrian.

Gelan eta ikastetxean kultura artekotasunaren ikuspuntua lantzen du, eskola komunitatea, eskola osatzen duten kultura guztiak balioztatzearen garrantziaz, sentsibilizatuz. Aldi berean, kultura guzti hauek euskarara eta euskal kulturara gertura daitezen lan eginez.

Kultura aniztasuna, bai eskolarako bai auzo edo herrirako, abaintaila gisa ikustean datza, gertutasunetik lan eginez “familia laguna programa”ren bidez.

Programa honek, herrialde desberdinetatik Gipuzkoara emigratu duten familiak eta familia euskaldunak jartzen ditu kontaktuan. Familia euskaldunek bi kulturen arteko zubi lana egiten dute, etorri berrien bertaratze prozesuan lagunduz. Aldi berean, familia euskaldunak kultura berri bat ezagutzeko eta ezagutza honekin aberasteko aukera edukiko du.

Familia laguna programan, Donostiako 102 familiak parte hartu dute eta bai familia euskaldunek, bai beste herrialde batean jatorria dutenek, parte hartzeari buruz egin duten balorazioa oso positiboa izan da.

Familiekin egiten dugun lanarekin batera, ikerketa, sentsibilizazio eta eskola eta auzo edo herri mailako esku hartze lana burutzen dugu. Kultura artekotasuna eremu hauetan egiten diren jardueretan presente egon dadin.

Gure eskolak, mila kolore dituelako

ILP Eskola inklusiboa: Sinadura bilketa

10.000 sinadura behar dira LHE Legebiltzarrean eztabaidatu eta aprobatu ahal izateko

Loader..
Sorgin Dantza (Witch dance) in Egia

Sorgin Dantza (Witch dance) in Egia

Pasa den ekainaren 23an, San Juan bezpera, Egia auzoko Plazaundin Sorgin dantza antolatu zen lehendabiziko aldiz, Egiako Lilatoi taldeak deituta.…

Thank you ceremony for Familia laguna participants, at Eureka Museum
Thank you ceremony for Familia laguna participants, at Eureka Museum

Arratsaldeon Txori Buenas tardes Gerardo Bonsoir Delphine masa’ alkhayr Mohamed Xiàwǔ Ni hǎo Yan shubh dopahar Balinder Bună ziua Maria…

“Sukaldanitzak”
“Sukaldanitzak”

Ekainak 9an, larunbata, Groseko “Centro burgalés” elkarte gastronomikoan jatorria Mongolia duten Zuhaiztiko gurasoek “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik, Donostiako udaletxeak…