Intxaur-saltsa carnival

Pasa den otsailaren 28an, ostegun gizena zela eta, Intxaur-saltsa kulturateko inauteriak ospatu genituen Intxaurrondo Ikastolan. Munduko hainbat txokoetako inauteriak, nola ospatzen diren ikusi, ikasi eta gozatu ahal izan genuen Ikastolako familien eskutik. Herrialde hauek, Tenerife, Kuba, Nigeria, Italia, Euskal Herria eta Maroko izan ziren. (Marokon ez denez inauteria ospatzen, beste ospakizun berezi baten berri izan genuen, marokoar ezkontzen inguruan hitz egin ziguten bertan jatorria duten Ikastolako gurasoek).

Inauterien “azoka”n ikasi genuena erakusteko aukera ere izan zen galdera erantzun jolas baten bidez. Eta txokolatada goxo batekin eman genion bukaera kulturarteko Intxaur saltsa inauteri jarduerari.

“Ongi Etorri Eskolara”-tik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzeagatik eta Ikastolako kulturateko harremanak sustatzearekin batera momentu ona pasa izana espero dugu.

Mila esker!!!