Liburuaren eguna

Ongi Etorri eskolara proiektuak Donostian, Zarautzen eta Andoainen lan egiten duen eskola eta ikastolekin elkarlanean apirilean eta maiatzean liburuaren eguna/astea antolatzen kolaboratu du.

Haurrek, gurasoen eskutik hizkuntza ugaritan ipuinak entzun ahal izan dituzte, haien geletan dagoen hizkuntz aniztasuna eta aberastasuna ezagutu eta baloratzeko. Txina, Brasil, Katalunia, Ukraina, Galizia, Frantzia, Euskal Herria, Italia, Ingalaterra,.. -eko gurasoak izan genituen ipuin kontalari.

Eskola, ikastola, ikasle eta ipuin kontalarientzat oso esperientzi aberasgarria izan zen!!

Mila esker zuen parte hartzeagatik.