Thank you ceremony for Familia laguna participants, at Eureka Museum

FAMILIENTZAKO ESKERTZA GUTUNA

Ongi Etorri Eskolaratik, ikasturte honetan egin duzuen lan polit hori eskertu nahi dizuegu gaur hemen. Kultura batzuk eta besteak gerturatzeko egin duzuen esfortzua, elkar ezagutzeko esfortzua, besteen larruan jartzeko esfortzua, eta elkarrekin bizikidetzara eginiko bidea, nahasketarako bidea, aukera berdintasunerako bidea, kulturen eta hizkuntzen zaintzan egin duzuen esfortzua. Jatorrizko hizkuntza eta harrera hizkuntza den, euskararen zaintzan eginikoa.

Familia lagun batzuk jada bi urtetako ibilbidea egin duzue eta programaren barruan ibilbidea bukatzen duzue. Zuei bereziki, bi urte hauetan zehar egin duzuen lana eskertzen dizuegu. Zuen artean erlazio oso bereziak sortu dira, programatik kanpo ere bere bidea jarraituko duten erlazioak, ziur gaude.

Erlazio hauekin paretak botatzen ari gara. Gure seme alabei kulturartekotasuna elkarbizitza dela erakusten ari gara. Gure seme alabei desberdintasunak aberasgarri direla erakusten ari gara eta aberastasun hau geletan, patioan eta auzoetako plazetan dugu.

Hemen zaudeten familiei eta etorri ezin izan dutenei eskerrak eman nahi dizkizuegu, batez ere gure seme alabentzat mundu hobea sortzen egin duzuen lana eskertu nahi genizueke.

Mila esker eta zorionak denoi!!!!!!