World Book Day, at Aitor Ikastola

World Book Day, at Aitor Ikastola

Apirilaren 23an Aitor Ikastolan kulturarteko liburuaren eguna ospatu zen, ikastetxeko gurasoak gela guztietan hizkuntza desberdinetan ipuinak kontatzera gonbidatuz.

Ikasleentzat oso aberasgarria izan zen soinu eta melodia desberdinetako ipuinak entzutea, eta baita soinurik gabekoak ere, zeinu hizkuntzaren bitartez; eta gurasoekin Mongolia, Kolonbia, Ingalaterra, Ukraina eta Pakistaneko historia apurtxo bat partekatzea.

Aupa kontalariak!!!!!