Forgot Password

Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

AHOZ AHO, ZU HIZLARI (BERTAN BEHERA UTZITA)

martxoa 19 16:40 - 19:00

EGURALDIAREN IRAGARPENA DELA ETA EKITALDIA BERTAN BEHERA GELDITU DA

 

Datorren martxoaren 19an, Plaza Handin, Arrazakeriaren aurkako eguna ospatuko dugu “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik. Jarduera honetan, beti bertan bizi izan diren edo handik eta hemendik etorriak diren eta kontatzeko zerbait duten egiatarrek hitza hartuko dute.

Jarduerak, “Ahoz aho, zu hizlari” du izena. 15 minututako 9 hitzalditxoz osatua egongo da, eta bakoitzak 18 pertsonek entzun ahal izateko lekua edukiko du. Hizlariek beraien esperientzia desberdinen inguruan, migrazio ibilibideen inguruan, eta hemengo eta hango jakituria desberdinen inguruan hitz egingo dute.

Hitzaldiak egiten diren bitartean, txikienentzat txokolatada eta lurrean margotzeko aukera egongo dira.

Hitzaldiak 17:10etan hasiko dira. 16:40etatik plazan jarria egongo den panelean izena eman ahal izango duzue.

Aurkezlea: NINA MARTINEZ

RAGESH DEVI: Ibilalditxo bat Indian zehar.

ALBERTO IRAZU: Rocka eta bertsolaritzaz bi hitz: rocka puntua.

ABDEL KARIM: Halal.

JESSE CERRATO: Erditze osteko medikuntza naturala Hondurasen.

LADYS SALGADO: Jauregiko harresiak.

AMAIA MUJIKA: Kultura aniztasuna eta murrizketak.

MERY CÁRDENAS: Nire herrialdeko bitxikeriak, Ekuador.

MARÍA CHIRILOV: Errumaniarik gabeko mundua.

JAVI JULIO: Errefuxiatuen egoera Grezian.

ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK: Ongi etorri errefuxiatuak Egian.

Xehetasunak

Data:
martxoa 19
Ordua:
16:40 - 19:00
Kategoria Ekitaldi:
Ekitaldi etiketak:

Antolatzaile

Ongi etorri eskolara

Egoitza

Plaza Handi
Luis Martin Santos Plaza
Donostia, Gipuzkoa 20012
+ Google Map