Familia Laguna programa

Familia  Laguna  programa

“Ongi etorri eskolara” proiektuan lantzen den programetako bat “Familia laguna programa” da. Beste herrialde batetik emigratu berri duten edo eskolan denbora gutxi daramaten familiak eta familia euskaldunak elkarrekin harremanetan jartzen ditu programa honek. Familia euskaldunek beraien burua eskeintzen dute boluntario gisa, jatorria beste herrialde batzuetan duten familiekin konfidantzazko erlazioak sortzeko. Erlazioa hauei esker, etorri berri diren familiei eskolari, eta auzoari, hiriari edo herriari buruzko informazioa emango diete, eta aldi berean eskolako eta auzoko edo herriko harremanak zabaltzen lagunduko diete.

Elkarrekin harremanetan jartzen diren familiak beti seme alabak ikasmaila berdinekoak izaten dituzte, gehienetan gela berdinetan egoten direlarik. Honek gelari, eskolari eta bertako jarduerei buruzko informazio eraginkorra elkarbanatzeko aukera emango diete, eta seme alabak utzi eta jasotzeko garaian elkarrekin topo egiteko aukerak edukiko dituzte.

Familia euskaldunek, aldi berean, beste kultura batzu ezagutu eta ezagutza honekin aberasteko aukera izaten dute, eta harremanak Gipuzkoara iristen diren familia hauetako batzuen egoera edo zailtasun desberdinekin enpatizatzea ahalbidetuko die.

“Familia laguna” programa, lehenengo aldiz, 2014. urtean jarri zen abian Donostiako ikastetxe batean eta ikasturte honetan programa Donostiako beste lau ikastetxetara zabaldu da.

2016-17 ikasturtean, Donostiako 5 ikastetxetako, hainbat jatorriko 102 familiek parte hartu dute programan. Familia hauek, ezezaguna den herrialde batetara etortzeak suposatzen duen zailtasuna samurtzen, eta etorri berria den familiaren aukerak haunditzea suposatuko dieten sare sozialak zabaltzeko, lan egiten dute. Eta elkarrekin lan eginez, kultur aniztasunaren abantaila baliatuz, kultura desberdinen ezagutzaren bidez aberasten dira, honek gure eskoletan, auzoetan eta herrietan kultura arteko bizikidetza errazten duelarik.