Forgot Password

Gure Lana

Gure Lana

Elkarrekin kooptxiki, gizarte eremuan lan egiten duten emakumez osatutako kooperatiba bat da. Gizarte mailako ikerketak egiten, eta kolektibo desberdinekin, hala nola, emigratu duten pertsonekin, gizarte bazterkeria jasateko arriskua dutenekin, adin txikikoekin, emakumeekin,… aurrera eramateko proeiktuak diseinatu eta abian jartzen ditu.

Momentu honetan, esku-hartzeko eta sentsibilizaziorako proiektu desberdinak ditu abian. Hauen artean “Ongi etorri eskolara” proiektua, Donostiako udaleko Kultura Aniztasuneko Bulegoarekin eta Zarautzeko Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin aurrera eramaten dena.

“Ongi etorri eskolara” proiektuak kultura aniztasuna aprobetxatuz, eskolan kultura artekotasuna lantzen du. Eskola osatzen duten kultura guztiei balioa emanez eta aldi berean, kultura hauei euskal kulturaren eta euskararenganako interesa pizten eta gerturatzen lan egiten du.

Honetarako, ikasleri, irakasleri, ikastetxeko irakasle ez diren langileri, eta familiekin lan egiten dugu. Azken hauek, askotan kultura artekotasuna lantzen denean lanketa honetatik at geratzen dira, gure proiektuan aldiz, esku-hartze prozesuko nahitaezko parte dira. Familiekin egiten dugun esku-hartze honek sentsibilizazio eta kultura artekotasun lana, auzora, hirira edo herrira hedatzen du.

Ildo estrategikoen barruan, esku-hartze desberdinak egiten ditugu:

Ildo estrategikoak

Sentsibilizazioa

Irakasleria

Ikasleria

Familiak

Elkarteak

Auzo/herriko bizilagunak

Ikerketa

Eskolako kultura arteko ikerketa

Esku-hartzea

“Familia laguna” programa

Harrera protokoloa, parte hartze prozesua

Gelako kultura arteko egutegia

Familien eta irakasleen formakuntza

Gure plaza, gure hizkuntza

Liburuaren kultura arteko eguna/astea

San Juan kultura-artean

Munduko festen topaketa

San Telmon kultura-artean

Ebaluaketa

Prozesu osoan zehar