Gure Plaza Gure Hizkuntzak, Amaran

Gure  Plaza  Gure  Hizkuntzak,  Amaran

Pasa den martxoaren 20an Amara auzoan arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen Salaberria-Amara Berri ikastetxean ordazkatutako hizkuntza guztietan pankarta bat margotuz.

Jatorri desberdinetako ikastetxeko gurasoek “Auzo koloretsua” idatzi zuten euren hizkuntzan eta ikastetxea aberasten duen hizkuntza aniztasunaren islada utzi zuten.

Festa giro batean meriendatu eta hizkiak baino gehiago partekatu genuen, auzoa eta gure ikastetxeak osatzen dituzten kultura desberdinak baloratu eta agerian jarriz.

Ongi etorri eskolaratik zuen parte-hartzea eskertzen dizuegu.