“Kaixo” nire hizkuntzan

“Kaixo”  nire  hizkuntzan

Donostiako bost eskoletako bakoitzean, jatorria beste herrialde batean duten familiekin batera, kultura arteko panela bat osatu da, “Kaixo”, eskola osatzen duten hizkuntza guztietan idatziz.

Jatorri desberdinetako familiek “kaixo” beraien hizkuntzara itzuli dute. Eskolan panel honen bidez, beraien kultura eta hizkuntza ordezkaturik egon daitezen. Panelen, “familia laguna” programako familien argazkiak ere jarri dira.

Panelak bost eskoletan daude zintzilikaturik, eskolako kultura aniztasuna ordezkatzen duten 33 hizkuntzatan idatziak. Kultura eta hizkuntza hauek bistaratuz balioa ematen zailarik.