Liburuaren eguna Zuhaiztin

Liburuaren  eguna  Zuhaiztin

Joan den apirilak 3an, Zuhaizti eskolan, kulturarteko liburuaren eguna ospatu zen. Gure seme alabek, eskolako gurasoen eskutik, hizkuntza ugaritan entzun ahal izan zituzten ipuinak.

Eskolako aniztasunaren aberasgarritasuna agerian geratu zen jatorri desberdinetako ipuin kontalariekin; Txina, Brasil, Kataluina, Ukraina, Galizia, Frantzia, Euskal Herria eta Argentinako gurasoak izan genituen ipuin kontalari.

Eskola, ikasle eta ipuin kontalarientzat oso esperientzi aberasgarria izan zen!! Mila esker zuen parte hartzeagatik.