Olatu Talka: Munduko Festak

Olatu  Talka:  Munduko  Festak

Maiatzaren 20an, Donostiako Olatu Talka jardueraren barruan, “Ongi etorri eskolara” proiektuak, hiriko 5 eskola eta 12 elkarte bildu zituen, Teresa de calcuta plazan “Munduko festen topaketa” ospatzeko.

Ekitaldiari, 11 kultura desberdin ordezkatzen zituzten tailerrekin eman zitzaion hasera. Tailerretan, haur eta helduek, parte hartuz eta sortuz ondo pasatzeko eta aldi berean, gure hirian bizi diren kultura desberdinak ezagutzeko, aukera eduki zuten. Honduraseko gozo-heltzeak, Frantziako pazko asteko arrautzak, Ukraniako zeramika, Perkusio afrikarra, Argentinako “Tangotiklown”a, Ukraniako Motanka panpinak, Izenak munduko hizkuntza desberdinetan, (mongoliera, txinera, arabiera eta errusiera), Bulgaria eta Errumaniako Martisoareak, eta Ukraniako lore koroak, egin ahal izan zituzten.

Tailerrez gain, kultura arteko jarduera desberdinak egin ziren, hala nola, Dragoi txinatarraren desfilea, Euskal Herriko Zezensuzkoa, afrikar perkusio kontzertua, latinar sanba, kaxoi flamenko kontzertua (ijito kultura ordezkatuz), herri kirolak, haurrentzako “chill-out”a, eta kultura arteko euskal dantza.

Jai giro atseginean igaro zen jardunaldia borobiltzeko, munduko edari eta janariak dastatu ahal izan zituzten, hiriko aniztasun kulturalarekin gozatzera hurbildu ziren 500 inguru pertsonek.

“Ongi etorri eskolara” proiektuarentzat, eskoletan kultura artekotasuna lantzen ibili diren pertsonentzat eta lan egiten dugun hiru auzoetako elkarteentzat, ikasturte osoan zehar Donostiako kultura desberdinak elkartzen eta bizikidetzarako pausoak ematen lortu den lanari txapela jartzeko ekitaldia izan zen.

Guztioi gure esker onak.