Forgot Password

Nortzuk gara

Nortzuk gara

“Ongi etorri eskolara” 2014.urtean, sortzen den proiektu bat da. Herrialde desberdinetatik Donostiara emigratu duten familietakoak diren ikasleen matrikula igoera gertatzen den momentuan, Gizarte Hezkuntzan eta kultura artekotasunarekin lan egiten esperientzia duten Egia auzoko Aitor Ikastolako guraso batzuen ekimenetik hain zuzen ere.

“Ongi etorri eskolara” eskolan kultura artekotasuna lantzeko, aniztasun kulturala aprobetxatuz hezkuntza aberasteko, eta aldi berean, eskolara eta auzora iritsi berri diren familiei laguntza emateko jartzen da abian. Herrialde desberdin batera iristeak suposatzen duen aldaketa erraztuz, kulturen arteko ezagutzan zubi lana eginez.

Aldi berean, beste herrialde batean jatorria duten eta ama hizkuntza euskara ez den hizkuntza bat duten ikasleen etorrerarekin, euskararekiko eta hau babesteko moduarekiko kezka ere azaltzen da. Horregatik, familia hauek euskarara eta euskal kulturara gerturatzea, zeharkako helburu bezala planteatu zen, gerturatze hau erraztuko duen aukera eta baliabideak eskainiz.

2015-16 ikasturtean zehar, Aitor Ikastolan burutu zen esperientziaren ostean, eta proiektuak eman zituen emaitza positiboak ikusirik, talde boluntarioko profesional batzuk, gizarte mailako ikerketa eta esku-hartzea burutzeko kooperatiba bat abian jarri zuten. Hasierako ideiatik, eskolan kultura artekotasuna landuko duen proiektu osoa sortuz. Hau izan zen Elkarrekin koop.txikiren sorrera.

2016-17. ikasturtean, Donostiako udaleko aniztasun kulturaleko bulegoaren bidez, proiektua Donostiako beste lau ikastetxetara, (Zuhaizti eskola, Intxaurrondo Ikastola, Intxaurrondo Hegoa eskola, eta Maria Reina eskola), zabaldu zen. Eta Aitor Ikastolan jarraipena eduki du.

Jada, proeiktuak hiru ildo argi ditu: sentsibilizazioa, esku-hartzea, eta kultura arteko ikerketa. Datorren, 2017-18 ikasturtean esku hartzea Donostiako beste ikastetxe batetara eta Zarautzeko bi eskoletara, Antoniano eta Orokieta ikastetxeetara zabalduko da.

Ongi etorri !!!!!

Gure eskolek mila kolore dituztelako!!!!!!

Koordinatzaileak:
Lola Boluda Guigó eta Dorleta Mikeo Zubillaga