Ongi Etorriko suzirien tailerra

Ongi  Etorriko  suzirien  tailerra

Zenbat suziri bota daitezke ordu eskas batean Egiako Plaza Haunditik mundura?

Irailaren 13an, Porrontxo jaien baitan, Egiako haurrek eskuz egindako ehunka suziri txiki bidali zituzten munduko hainbat herrialdeetara, bakoitzari herrialde ezberdin baten bandera jarrita.

Neska-mutilak ilara egin eta… suziriaren kartulinak moztu, auzoan ordezkatuta ditugun herrialdeen banderak marraztu, eta magia eta kimika zertxobait gehituta suziriak Egiako espazio sideralera bidali zituzten.

Aitor Ikastolako hainbat gurasok ere parte hartu zuten tailerrean, beste herrialdeetako jatorria duten gurasoak bereziki. Jendetza elkartu zen, eta jaietako egitarauan kultur-artekotasuna agertzeko aukera sortu zen, beste urrats bat Egian bizi garen kultura ezberdinak hurbiltzeko.