San Juan Bezpera Egian

Ekainaren 23ko gauean, San Juan bezpera ospatu zen Egian, Plaza Haundi izenez ezagutzen den Martin Santos plazan.

Suaren inguruan, auzotarrek “Alpargata dantza”, “Fandangoa” eta “Arin arina” dantzatu zituzten. Bagera elkartearen eskutik urte osoan etxean gordeko dituzten lore sortak hartu eta aurreko urtetik etxean gordeak zituzten lore sortak sutara bota ziren, negua atzean utziz, udari ongi etorria emateko.

Aurten, joan den urtean egin bezala, “Ongi etorri eskolara” proiektutik, Aitor Ikastolako eta Mª Reina eskolako “Familia laguna” programan parte hartu duten jatorri desberdinetako familia batzu (India, Honduras, Venezuela, Errumania, Ukraina,…), eta beraien familia lagun euskaldunek elkarrekin Alpargata Dantza dantzatuko dute suaren inguruan.

Auzorako eta familia hauentzako, Egiako kultura aniztasuna ikustarazteko eta baloratzeko aukera bat izan zen, kultura arteko abantaila aprobetxatuz auzoko bizitzan era aktiboan parte hartzeko aukera bat, euskal kulturara gerturatzeko eta bertako historia eta ohiturak ezagutzeko aukera bat.

Mila esker parte hartu duten familia guztiei eta jarduera antolatu duten eragile desberdinei kultura arteko “gau sorgindua” gauzatzeko aukera emateagatik.