Sweet & pintxo Zuhaitzti eskolan

Sweet  &  pintxo  Zuhaitzti  eskolan

Pasa den martxoaren 29an, “Ongi etorri eskolara” proiektuak Zuhaizti eskolako guraso elkartearekin eta LH6ko gurasoekin batera, 6.mailako kurtso bukaerako bidairako dirua ateratzeko, pintxo gozo dastaketa antolatu zuen. Jardueran, eskolako kultura eta gastronomia aniztasuna aprobetxatu zen. Honetarako jatorri anitzeko eskolako gurasoek zapore eta kolore desberdinetako pintxo ugari prestatu zituzten.

Jarduerak izugarrizko arrakasta izan zuen eta ehundaka pintxo saldu ziren. LH6ko ikasleek bidaia egiteko laguntza ekonomiko ederra jatzeaz gain, jatorri anitzeko gurasoen parte hartzea eta elkar ezagutza emateko ere baliagarri izan zen.

Mila esker, parte hartu zenuten familia guztiei!!!