Forgot Password

GURE PLAZA, GURE HIZKUNTZAK AMARA BERRIN

Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Amara Berri eskolan aurrera eramaten den “Ongi etorri eskolara” proiektutik, auzoan aurrera eramango dugun jarduera baten berri ematera gatozkizue.

Martxoaren 20an, Portutxo plazatxoan (Amara Berri eskolaren ondoan dagoena), arratsaldeko 17:00etan, “Gure plaza, gure hizkuntzak” muraltxoa osatuko dugu. Jarduera honetan, “Auzo koloretsua” esaldia auzoa osatzen duten hizkuntza eta euskalki desberdinetan idatziz muraltxo bat osatuko dugu. Aldi berean, haurrek beraien sormena era librean adierazteko aukera izango dute, lurrean jarriko dugun paperean nahi dutena marraztu, margotu, idatzi,… ahal izango baitute. Eta gosea baretzeko txokolatada egongo da. Guztia musikaz alaitua.

Ekitaldia amaitu da.

Data

2018 Mar 20
Amaituta!

Ordua

17:00 - 18:00

Tokia

Portutxo Plazatxoa
Portutxo Plazatxoa
Kategoria

Antolatzailea

Ongi etorri eskolara