Amara Berri festivals

Urriko bigarren astean zehar Donostiako Amara Berri auzoan jaiak ospatu dituzte, jardueraz beteriko egitaraua aurrera eramanez.

Aurten lehenengo aldiz, Ilunki kultur elkarteko jai batzordearekin elkarlana eginez, Ongi Etorri Eskolara proiektuak bi ekintzen antolakuntzan parte hartu du, auzoa osatzen duten kultura desberdinak ezagutu, jatorri anitzetako auzotarren artean erlazioak eraiki eta hauek jaietan parte hartzera gonbidatuz.

Honela, ostiral arratsaldean, astean zehar auzoko eskoletako haurren artean margotutako “Mural Herrikoia” inauguratu zen. Murala, euskara ardatz izanda, auzoko eskoletan ditugun hizkuntza desberdinez osatu zen.

Larunbat arratsaldean bestalde, haur jolasen jardueraren barruan, hizkuntza anitzetako hitzen plantillak erabiliz, eskulan desberdinak egin eta elkarrekin jolasteko aukera izan zen, “Familia laguna” programan parte hartzen duten familien kolaborazioari esker.

Jarrai dezagun elkar ezagutzarako guneak eraikitzen.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!

Gora Amara Berriko Jai Herrikoiak!