Book day at school : Tales from around the world

“Ongi etorri eskolara” proiektua burutzen den eskoletako liburuaren egunaren ospakizunean, (apirilean), kultura arteko ikuspuntua txertatzeko, jatorri desberdinetako familiak geletan sartzen dira beraien ama hizkuntzetan ipuinak kontatzera. Ikasleek, hizkuntza desberdinetan, munduko txoko desberdinetan jatorria duten istorioak entzuteko aukera edukitzen dute. Ipuin hauek Latinoamerika, Frantzia, Maroko, Errusia, Ingalaterra, Errumania, Kamerun, Txina, Mongoliakoak,.. izan dira aurtengo ikasturtean.

Jarduera honek ikasleriaren irakurketarako interesa areagotzeaz gain, beste herrialde batzuetatik Donostiara bizitzera etorri diren familiek eskolan duten parte hartzea areagotzeko eta beraien seme alaben geletara sartuz jatorrizko kultura eta hizkuntza balioztatzeko ere balio du.