Forgot Password

Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

AHOZ AHO, ZU HIZLARI

2018-04-18 16:40 - 19:00

Datorren apirilaren 18an, Plaza Handin, Arrazakeriaren aurkako eguna ospatuko dugu “Ongi etorri eskolara” proiektuaren eskutik. Jarduera honetan, beti bertan bizi izan diren edo handik eta hemendik etorriak diren eta kontatzeko zerbait duten egiatarrek hitza hartuko dute.

Jarduerak, “Ahoz aho, zu hizlari” du izena. 15 minututako 9 hitzalditxoz osatua egongo da, eta bakoitzak 18 pertsonek entzun ahal izateko lekua edukiko du. Hizlariek beraien esperientzia desberdinen inguruan, migrazio ibilibideen inguruan, eta hemengo eta hango jakituria desberdinen inguruan hitz egingo dute.

Hitzaldiak egiten diren bitartean, txikienentzat txokolatada eta lurrean margotzeko aukera egongo dira.

Hitzaldiak 17:10etan hasiko dira. 16:40etatik plazan jarria egongo den panelean izena eman ahal izango duzue.

Aurkezlea: NINA MARTINEZ

17:10 RAGESH DEVI: Ibilalditxo bat Indian zehar.

17:25 ALBERTO IRAZU: Por qué hablamos en euskara…también delante de ustedes.

17:40 ABDEL KARIM: Halal.

17:55 SECRETARIADO GITANO: “Partir de 0”.

18:10 MERY CÁRDENAS: Nire herrialdeko bitxikeriak, Ekuador.

18:25 MARIA CHIRILOV: Errumaniarik gabeko mundua.

18:40 JESSE CERRATO: Erditze osteko medikuntza naturala Hondurasen.

18:55 ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK: Ongi etorri errefuxiatuak Egian.

19:10 LADYS SALGADO: Jauregiko harresiak.

Details

Date:
2018-04-18
Time:
16:40 - 19:00
Event Category:
Event Tags:

Organiser

Ongi etorri eskolara

Venue

Plaza Handi
Luis Martin Santos Plaza
Donostia, Gipuzkoa 20012
+ Google Map