Forgot Password

Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

Appreciation ceremony at Aquarium

2017-06-26 @ 17:30 - 19:00

Ekainaren 26an, Donostiako Aquariumeko auditoriumen, arratsaldeko 17:30tan, “Ongi etorri eskolara” proiektuko “Familia laguna” programan parte hartu duten familientzako eskertza ekitaldi bat egingo da.

Donostiako udaleko kultura aniztasuneko departamentuko zinegotziak, Kultura aniztasuneko bulegoak eta “Ongi etorri eskolara” proeiktuko koordinatzaileek, kultura arteko proiektua aurrera eramaten den bost eskoletako familia euskaldunei eta beste herrialde batetik gurera bizitzera etorri diren familiei, 2016-17 ikasturtean zehar, eginiko lan boluntarioa aitortu eta eskertuko diete. Ondoren familiek Aquarium-a bere kasa ikusteko aukera izango dute.

Familia hauek, ikasturtean zehar kulturen arteko gerturatze lana egin dute, lan honek beste herrialde batetik etorri berri diren familien egokitzapena erraztu du, bai eskola mailan, bai auzo eta hiri mailan ere. Eskolako informazioa eta auzoko eta hiriko baliabideak ezagutzeko elkarrekin lan egin dute; eskolako eta auzoko sare sozialak zabaltzeko; elkarrekin ondo pasa dute, esperientziak bizituz, eta etorri berri diren familiekin euskal kultura eta hizkuntza, euskara, partekatuz. Azken finean, elkar aberasteko eta ezagutzen ez den herrialde batera iristeak suposatzen duen aldaketa errazteko baliagarri izan dituzten konfidantzazko harremanak sortu dituzte.

Esker mila guztioi,… lan bikaina burutu duzue!!!

Details

Date:
2017-06-26
Time:
17:30 - 19:00
Event Category:
Event Tags: