Familia aguna thanksgivings in Donostia, 2021

Joan den astean, hilak 15, 16 eta 17 egunetan, Familia laguna Programaren eskertza ekitaldiak ospatzeko aukera eduki genuen Aitor, Intxaurrondo, Maria Reina, Zuhaizti, Jakintza eta Amara Berri eskolekin batera. Bertan, familiek egindako lan boluntarioa balioan jarri eta eskolan sortutako kulturen arteko harreman horien bidez gertatutako kulturen hurbilketa ospatu genuen.

Ekitaldian familiek hainbat tailerretaz gozatzeko aukera eduki zuten Uliako lore baratzetan; mostoa egiteko prozesua ikusiz, tornuan buztina erabiliz eta hennaz azala tatuatuz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren eta etorri ezin izan zuten familiei, haiek gabe honakoa ezinezkoa izango litzatekeelako.

Aniztasunak batzen gaitu eta kulturartekotasunak aberastu!!!