Familia laguna thanksgiving 2020-21, Ordizia

Astelehenean, Ordiziako familia lagunen eskertze ekitaldia ospatu genuen, bi ikasturte hauetan egin duten lan polit hori eskertzeko asmoz. Kultura batzuk eta besteak gerturatzeko, elkar ezagutzeko eta besteen larruan jartzeko egin duten esfortzu hori eskertzeko. Horrela, elkarrekin bizikidetzara bidea egin dugu, nahasketarako bidea eta aukera berdintasunerako bidea. Hori eskertu zein ospatzeko Ordiziako jatorri eta kultura ezberdinetako familiek hainbat tailer egin zituzten Beti Alai pilotalekuan.

Ekitaldian, tailer desberdinez gozatzeko aukera izan zuten, bai guraso bai etxeko txikienek ere; tornoan buztinarekin irudiak eginez, hennarekin larru-azal tatuatuz, txapak sortuz, sagar zukua egin eta sagardoa egiteko prozesuaren parte bat ikusi eta ikasiz eta ilea trentzekin apainduz.

Bertaratu ziren familiei eta etorri ezin izan zutenei eskerrak eman nahi dizkiegu, mundu hobea sortzeko egin duten lan boluntarioagatik eta erein duten haziagatik.

Mila esker guztioi.