Games of the world encounter, Olatu Talka

Pasa den maiatzaren 26an Olatu Talka dela eta Munduko Jolasen Topaketa ospatu zen kulturarteko programazio zabal batekin Donostiako Blas de Otero plazan. Eguraldia gorabehera, jarduera gehienak gauzatu ahal izan ziren, eta hainbat kultura desberdinengana hurbilduz gozatzeko aukera zabala izan zen.

Mongoliako jolas desberdinak ezagutu eta praktikatu ahal izan ziren, eta baita mongoliar borrokaren erakustaldia ikusi ere. Hizkuntzen ginkanarekin hainbat hizkuntza desberdinetako pertsonekin kontaktuak egin ziren, eta Elkarri Ekarri jolasarekin berriz jatorri ezberdinetako familiek eramandako gauzak partekatu ziren. Kulturarteko tribial bat ere izan zen, hainbat herrialdeen inguruko jakituria frogatu eta gehiago ikasteko ere.

Ahoz-Aho zu hizlari mintzodromoa ere izan genuen, hainbat hitzaldi interesagarriz osatuta. Esku lanetarako parada ere izan zen, Honduraseko buztin tailerrarekin edota kaxoi flamenkoa eraikitzen ikasiz.

Lasai ederrean egon edota gorputza astintzeko aukera izan zen Saharar jaima, turkiar tea edo tailandiar masajetik hasi, eta batukada edo dantza zein perkusio afrikarretik kontzertu desberdinetara. Orogarri polit bat etxera eramateko aukera ere izan zen, harrietan norberaren izena grafia desberdinetan jasoz.

Guzti hau “Ongi Etorri Eskolara” proiektua gauzatzen den Donostiako 6 eskoletako familia eta irakasleen parte hartzearekin eraman zen aurrera.

Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!!!