Forgot Password

Home

Gure eskolek mila kolore dituztelako

“Ongi etorri eskolara” proiektua, Gipuzkoako 16 lehen mailako irakaskuntza ikastetxetan aurrera eramaten da. Eskola eta komunitate inklusibo bateruntz bidea eginez, kulturarteko eredu pedagogikoa abian jartzeko akonpainamendu lana egiten du, ikasleri osoaren aukera berdintasunerako funtsezko gakoa euskara dela kontuan harturik.

Hau helburu duela, esku-hartze desberdinak aurrera eramaten ditu, irakasle, ikasle eta gehien bat “familia laguna” programaren bidez, familiekin. “Familia laguna” programan gertutasunezko erlazioen bidez, gizarte eta hezkuntza mailako akonpainamendua lantzen da, herrialde desberdinetatik Gipuzkoara migratu duten familiak eta hauen seme alaben adin tarte berean seme alabak dituzten euskaldun familiak kontaktuan jarriz.

2019-20 ikasturtean Donostia, Zarautz, Andoain eta Ordiziako 234 familia ari dira programan parte hartzen, akonpainamendu eta elkar ezagutzarako baliagarri diren erlazioak eraikiz.

Gipuzkoako bizikidetzaren alde eginez, 57 elkarte eta erakundek kolaborazio desberdinen bidez programan parte hartzen dute.

Gure eskolak mila kolore dituelako.

Loader..
Euskararen eguna at Jakintza ikastola

Euskararen eguna at Jakintza ikastola

Euskaren eguna ospatzeko, Jakintza Ikastolan kulturartekotasuna lantzen duen Talde Eragiletik bideo bat osatu da Ikastolako familien parte-hartzearekin.Jatorria beste herrialde batean…

Euskararen eguna in Gros
Euskararen eguna in Gros

Euskararen Egunean Gros-en eragile desberdinek elkarlanean, hizkuntza aldarrikatu nahi izan dugu! Euskara erabiltzen dutenak, ikasten ari direnak, euskaraz bizi direnak,…

Intercultural relations against the pandemic. Familia laguna program starts.
Intercultural relations against the pandemic. Familia laguna program starts.

This month, despite the pandemic, the Laguna Family program has managed to unite families of different origins and celebrate the…