Intercultural reading, Zarautz

Intercultural reading, Zarautz

Maiatzaren 21ean Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna izan zela eta, , Kulturarteko Irakurketa antolatu genuen Ongi Etorri Eskolara proiektutik, Zarauzko Udalarekin elkarlanean.

Ekitaldi honen bidez Zarauzko kultur aniztasunak duen aberastasuna goraipatu nahi izan da, eta baita zarauztarren arteko elkarrezagutzak duen garrantzia azpimarratu ere.

Herrian daukagun kultura aniztasunari ahotsa eman nahi izan diogu ekitaldian. Jatorria 16 herrialde ezberdinetan duten zarauztarrak elkartu ziren bertan, eta 13 hizkuntza ezberdin ezntzuteko aukera izan genuen. Ordubetean Motxian Bertso Eskolako bertsolariek, Saharautzeko kideek, herriko eskoletako LH6ko ikasleek, herriko kirolariek, Familia laguna programako kideek, Udal Euskaltegiko ikasleek, Bidez Bide Elkartelo emakumeek, Arraio Irratikoek, Komunitate txinatarrekoek eta Imanol Urbieta Musika Eskolako Musikariak parte hartu zuten. Irakurketa guztiak norbere ama hizkuntzan egin ziren, eta horietako batzuk euskeraz entzuteko aukera ere izan genuen.

Ekitaldian zehar, liburuxka bat banatu zitzaien ikusleei. Bertan, parte hartzaileen testuak aurki daitezke, jatorrizko ama hizkuntza, euskaraz eta gaztelaniaz.

Zarauzko Aberastasun kulturala erakutsi zen arratsalde berezi honetan!