La pata sola. Kolonbia

Maitasun arazoak direla eta umeak galdu dituen emakume burumakurra da. Hankabakar gisa ezagutzen da, hanka bakarrarekin ibiltzen delako. Ile luzea dauka, nahasia, eta begi eta aho handiak dauzka. Diotenez, baserritar batekin ezkonduta zegoen emakumea, eta 3 seme-alaba zeuzkaten. Egun batean, baserritarra lanetik etxeratu zenean, bere emaztea nagusiarekin ohean topatu zuen, eta haserraldi sutsu batean, bere matxetea hartu eta lepoa moztu zion nagusiari. Emaztea ihes egiten ahalegindu arren, baserritarrak atzetik jarraitu zion, eta matxetearkin hanka bat moztu zion azkenean . Zauri horren ondorioz, emakumea hil egin zen. Baserritarrak su eman zion etxeari eta seme-alabak handik hurrun eraman zituen. Orduztik, hankabakar emakumearen arima baserrira itzultzen da bere seme-alaben bila.
Es el alma en pena que ha perdido a sus hijos por conflictos amorosos. Se conoce como La pata sola porque anda con solo un pie. Su cabello es largo y enmarañado y tiene ojos y boca grandes. Cuentan que era una mujer que estaba casada con un campesino con quien tenía 3 hijos, y un día, a la vuelta del trabajo, el campesino encuentra a la mujer en casa con su patrón. En un arrebato de furia, cortó la cabeza del último con su machete. La mujer intentó escapar, pero el campesino logró cortarle una de las piernas. Como consecuencia de esta herida, la mujer murió pronto. El campesino prendió fuego a la casa y llevó a los hijos muy lejos. Desde entonces el alma en pena de La pata sola regresa a buscarlos.

Jurgi Olaizola Gabirondo naiz, Txili. 1981ean jaioa. Denok bezala, txikitatik marrazten dut. Arte Ederrak ikasi nuen Bilbon eta garabatuak, eskulturak, komikiak, margolanak eta ilustrazioak egin ditut, baita erakusketaren bat ere. Irakasle ere banabil Zarauzko Ikastolan.

Soy Jurgi Olaizola Gabirondo, Txili, nací en 1981. Como todas y todos, dibujo desde niño. Estudié Bellas Artes en Bilbo. Realizo garabatos, esculturas, comics, pinturas e ilustraciones, y he hecho alguna exposición. También soy profesor en la Ikastola de Zarautz.

Stefania Verona naiz. Kolonbia jaio nintzen duela 12 urte eta, orain, Zarautzen bizi naiz urte honen hasieratik. Orokietan ikasten dut, eta oso gustora nago.

Mi nombre es Stefania Verona. Nací en Colombia hace 12 años. A principios de año vine a vivir a Zarautz con mi familia. Estudio en Orokieta y estoy muy contenta.