La Tarasque.Frantzia.

"La Tarasque" izeneko piztia harkaitz baten gainean zegoen kobazulo batean bizi zen. Harkaitz hartan bertan, handik urte batzuetara, Roy René-ren gaztelua eraiki zen, Tarascon gaztelua, hain zuzen. “La tarasque” piztia Rodano ibaiaren ertzetan ibiltzen zen, zingiretan zein lakuetan, eta herritarrak, arrantzaleak eta bidaiariak ikaratzen zituen. Egun batean, herritarrek piztiaz libratzea erabaki zuten. Alabaina, hainbat espedizio egin baziren ere, ez zuten piztiaz libratzea lortu. 48. urteko egun batean, Marta izeneko neska gazte bat iritsi zen Behe Proventzara, hango lurretan ebanjelioa zabaltzeko asmoz. Martak bertako biztanleen istorioak entzun zituen, piztia arraro eta beldurgarri baten gaineko istorioak, eta Martak piztiari aurre egitea erabaki zuen. Herritarrek, bizirik jarraitu nahi bazuen, piztiari aurre ez egiteko esan zioten, baina emakume gazteak erabakia hartua zuen jada. Bere fede kristauaren laguntzaz, Marta la Tarasque-rengana gerturatu zen, ur bedeinkatua bota zion gainera, gurutzea erakutsi zion eta horrela piztia mendean hartu zuen. Soka batez lotu zuen eta herritarrengana eraman zuen piztia. Hauek, artean piztiari buruzko kontakizunek itsututa, oldartu zitzaizkion eta hil egin zuten.
La Tarasque vivía en una guarida ubicada sobre una roca, sobre la que luego se construyó el castillo de Tarascón, el castillo de Roy René. El animal rondaba los pantanos y el Ródano, aterrorizando a los aldeanos, pescadores y otros viajeros. Entonces, los aldeanos decidieron deshacerse de la criatura. Se llevaron a cabo varias expediciones, pero todas fracasaron. Un día del año 48, una joven de nombre Marthe, que había venido a evangelizar la Baja Provenza, decidió enfrentarse a la Tarasque, después de escuchar las historias de la población local sobre una extraña bestia que acechaba en los alrededores. Los aldeanos intentaron convencerla de que se rindiera si quería vivir, pero la joven había tomado una decisión. Ayudada por su fe cristiana, Marta se acercó a la Tarasca y la domó rociandola con agua bendita y mostrándole la cruz, obteniendo su sumisión. Se las arregló para pasarle una correa y se la llevó a los aldeanos. Estos, todavía obsesionados por las historias sobre la criatura, se abalanzaron sobre la bestia y la mataron.

Oihana Egaña

Donostian bizi naiz, euskal filologoa eta irakaslea naiz. Lan aldaketa baten ondoren piztu zitzaidan gaztetatik lotan nuen marrazketarako gogoa. Hasieran bakarrik, ondoren Egian dagoen “El Estudio” arte akademian Saioa Burutaranen eskutik egin dut bidea. Zenbait ikastaro ere egin ditut online, gauza mordoa baitago deskubritzeko ilustrazioaren itsaso zabalean! Nire artelanak www.oihanaegana.com web-orrian ikusi ditzakezue.

Vivo en Donostia, soy filóloga vasca y profesora. Un cambio de trabajo despertó mi deseo de dibujar que llevaba guardando desde joven. Empecé yo sola y continué de la mano de Saioa Burutaran en la academia de arte El Estudio de Egia. También he realizado varios cursos online, ¡hay muchas cosas que descubrir en el mar abierto de la ilustración! Podéis ver mis obras en la página web www.oihanaegana.com.

Thomas Besson

Kaixo! Nire izena Thomas da eta Lyongoa naiz, Frantziakoa. 32 urte ditut eta alaba bat daukat. Orixe ikastolan ikasten du. Bera Argentinan jaio zen baino orain biok Donostian bizi gara. Horregatik, kulturarteko proiektu hau asko gustatu zait. Lyon inguruko animalia mitologiko baten ipuina kontatuko dizuet: La Tarasque. Pd: euskara ikasten ari naiz eta testu hau nik bakarrik idatzi dut ☺️

Mi nombre es Thomas y soy de Lyon, Francia. Tengo 32 años y tengo una hija. Estudia en Orixe ikastola. Ella nació en Argentina pero ahora vivimos en Donostia los dos. Por eso, me ha gustado mucho este proyecto intercultural. Os voy a contar el cuento de un animal mitológico de Lyon: La Tarasque.