Lamiak eta Lloronak drawing exhibition, Jakintza ikastola

Apirilaren 23tik 25era, Jakintza Ikastolako Kulturarteko Talde Eragileak antolatutako “Lamiak eta Lloronak” ikasleen marrazki erakusketa egon da ikusgai Antiguako Txalupagillene plazan.

Erakusketak, “Ongi Etorri Eskolara” proiektutik egindako “Lamiak eta Lloronak” ekimena izan du oinarri. Ekimen honek, jatorri desberdinetako bizilagunen eta margolarien arteko elkarrizketa du helburu. Margolariak, jatorri anitzetako bizilagunek kontatutako kondairetan eta pertsonaia mitologikoetan inspiratu dira beraien koadroak sortzeko.

Talde Eragileak, ekimen hori baliatu du eskolan kulturarteko jarduera egin eta familia, irakasle eta ikasleek, pinturaren bidez, kulturen arteko elkarrizketa horretan parte har dezaten.

Lehen erakusketa egunean, auzoko margolari batek eta bi kontalarik Txalupagillene plazan bertan, koadroak sortzeko inspirazio iturri izan diren kondairak aurkeztu eta margolanen sormen-prozesua nola bizi izan duten kontatu zuten.

Gure esker ona narratzaile eta margolariei, marrazkiak egitera animatu zareten ikasleei eta jarduerara gerturatu zineten guztioi!