Our feet move the world

3 urte bete ditugu Olata talka jaladiaren barruan Donostian eta “Ongi Etorri eskolara” proiektuan parte hartzen duten eskoletan aniztasun kulturala ospatzen.

Aurten, Maitazak 31ean Donostiako Blas de Otero plazan “GURE OINEK MUNDUA MUGITZEN DUTE” gaiarekin migrazio ibilbideen inguruko hausnarketa egin eta Donostiako eskoletako kultur aniztasuna ospatu dugu.

Mugarik gabeko pasaporte bat egiteko aukera izan genuen eta Aitor ikastola, Amara Berri eskola, Intxaurrondo ikastola, Maria Reina eta Zuhaizti eskolek eta Donostiako hainbat elkarte eta eragilek antolatutako kulturarteko jolas, tailer, kontzertu, esposaketa, ikusentzunezko eta dantzez gozatu genuen.

Brasileko batukada eta Mongoliako borrokak ikasi, hennazko tatuaiak, sagardoa eta Ukrainiako lore koroak egin, Honduraseko piñatak apaindu, Boliviako musika kontzertuaz gozatu… eta gainera munduko jakiak dastatzeko aukera izan genuen. Eta batez ere elkar ezagutu eta elkar gerturatzeko aukera izan genuen.

Mila esker antolakuntzan ibili zineten guztiei eta parte hartu zenutenei ere!