Our square, our languages

Arraza-diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, “Ongi etorri eskolara” proiektutik balio sinbolikoa duen jarduera bat egin nahi izan genuen ikasturte honetan lan egin dugun auzoetan. Egia, Intxaurrondo eta Groseko plazak, bertan bizi diren eta jatorria leku desberdinetan duten pertsonen hizkuntzetako hitzekin bete nahi izan genituen.

Ideia hau buruan genuela, “Gure plaza, gure hizkuntzak” jarduera antolatzeari ekin genion. Jardunaldiak jatorri oso desberdinetako familiak elkartu zituen eta auzoa osatzen duten hizkuntza eta euskalki desberdinetan “Auzo koloretsua” esaldia elkarrekin margotzen aritu ziren. Muralak egiten hiru auzoetako jende askok parte hartu zuen, eta haurrek ere lurrean jarritako paperean beraien muraltxoa egin ahal izan zuten

Egiako, Plaza Haundi bezela ezagutzen den Martin Santos plazako eta Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazako muralak iraunkorrak izango dira, behinik behin urtebetez, gure auzoetako kultur aberastasuneri omen eginez.