Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ walnut

Joan den larunbatean Andoaingo Familia Laguna programaren eskertza ekitaldia ospatu genuen. Ekitaldia aprobetxatuz, Otietan, errekatxoaren ondoan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitu ziguten intxaurrondoa landatu genuen familia guztiekin.

Indartsu hazteko zainduko dugun zuhaitz honek dolua irudikatzen du, baina baita doluaren ondoren hasten den bizitza berria ere. Andoaingo familia lagunok ilusioz jaso genuen oparia, eta hura zaintzen eta hazten saiatuko gara, Andoainen kulturen arteko harremanak zaintzen eta hazten diren heinean. Mila esker Pirritx, Porrotx eta Marimotots familia guztien partetik!!!!