Sorginak.Euskal Herria.

Sorgina gizona zein emakumea izan badaiteke ere, azken hauek izan dira tradizionalki euskal komunitateetan eginkizun espiritual hori bete izan dutenak. Batzuek sorgin hitza zorte + -gin-etik eratortzen dela badiote ere, "zorte-jaurtitzailea" alegia, gehiengo batek, sor- + -gin baturatik eratortzen denaren ustea du. Hau da "sortzailea". Nahiz eta sorginei gizakien gaineko ahalmenak eta joera gaiztoak egotzi zaizkien (ustekabeko laborantzaren suntsipena, gaixotasun zein heriotza bitxien erantzule…), oso litekeena da sorginekiko irudi hau sustatu zutenak, gizartearen kristautzearen aldeko mugimenduak izatea. Sorginak, egiaz, naturan izpiritualtasunarekin lotutako sinesmen zaharrak mantendu nahi zituen mugimendu klandestinoa zen; antzinako praktika horiekin amaitzea bilatzen zuen inposatutako kristautasunaren aurka borrokatzen zuena. Praktika horietako bat akelarrea zen, sorginen topaketak. Badirudi izenaren jatorria ospakizun hauek egiten zireneko Zugarramurdiko zelai batek ematen diola, ‘akerraren larrea’k alegia. Topaketa horietan, Aker jeinua gurtzen zuten belar edabeak edan, dantzatu, eta taldeko sexu harremanak zituzten bitartean. Inkisizioak praktika horiekin amaitzen saiatu bazen ere, esan daiteke, oraindik egun, eta nolabaiteko karga negatibo batekin bada ere, sorgiñak gure irudimenean existitzen jarraitzen dutela, ezarritako ereduekin hausten duten emakumeak izendatzerako garaian.
Aunque sorgin puede ser tanto un hombre como una mujer, han sido estas últimas las que tradicionalmente han desempeñado este rol espiritual en las comunidades vascas. Hay quien afirma que sorgin deriva de zorte + -gin, lo cual significa "echadora de suerte" aunque parece más probable que derive de sor- + -gin, y de significando "creador(a)". Aunque a las sorginak se les reconocen poderes sobrehumanos y tendencias malignas y se les atribuyen la responsabilidad de muchos males como la destrucción inesperada de las cosechas, las enfermedades o las muertes extrañas, lo cierto es que, en realidad, esta creencia, es probable que se haya tratado de promover por aquellos que trataban de desacreditar lo que en realidad era un movimiento clandestino que buscaba mantener las viejas creencias relacionadas con la espiritualidad de la naturaleza, en oposición a la cristianización impuesta que buscaba acabar con esas prácticas ancestrales. Una de estas prácticas era el akelarre, reuniones de brujas, cuyo nombre parece que proviene de un prado llamado así, cuyo significado sería “prado del macho cabrío”, situado en Zugarramurdi (Navarra), donde se celebraban dichas reuniones. En estas reuniones adoraban al genio Aker mientras bebían pócimas hechas con hierbas, bailaban al son de la música, en estado de embriaguez y tenían relaciones sexuales en grupo. Aunque la inquisición trató de acabar con estas prácticas, se puede decir que, aún con cierta carga negativa, las sorgiñas siguen existiendo a día de hoy en nuestro imaginario. Sobre todo para referirnos a aquellas mujeres que rompen con los modelos establecidos.

Emilio Marrero

Emilio Marrero naiz. Oceanside-ekoa naiz, California. Floridako Hegoaldeko Unibertsitatean, Diseinu Grafikoa ikasi nuen eta diseinatzaile grafiko moduan lana egin dut Estatu Batuetan. 5 urte daramatzagu Donostian nire emazte Hannah-rekin eta nire hiru semeekin Silas, Ransom eta Teo. Gaur egun GKE kristau batean egiten dut lan. Nire artelanak @atea_jo Instagram kontuan ikusi ditzakezue.

Soy Emilio Marrero. Soy de Oceanside California. Estudié diseño gráfico en la Universidad del Sur de Florida y he trabajado como diseñador gráfico en los EE.UU. Llevamos 5 años aquí en Donostia con mi mujer Hannah y tres niños, Silas, Ransom y Teo. Ahora trabajo en una ONG cristiana.Podéis ver mis obras en la cuenta de Instagram @atea_jo.

Juan Aldaz Arregi

Juan Aldaz Arregi naiz. Donostiarra. Zuhaiztin ikasten duten Martin eta Beñaten guraso naiz. Familia laguna programan parte hartzen dugu eta soziologoa naiz. Proiektu honetan Sorginei buruz hitz egiten parte hartzea erabaki dut gure kulturaren parte garrantzitsu bat direlako izan garen hori eta egun garena ulertzeko.

Soy Juan Aldaz Arregi, Donostiarra y padre de Martin y Beñat que estudian en Zuhaizti. Participamos en el programa familia laguna y soy sociólogo de profesión. He decidido participar en este proyecto hablando de las Brujas, porque son una parte importante de nuestra cultura para entender lo que fuimos y lo que somos.