Familia laguna programako erakunde kolaboratzaileak: Elkarguneak sustatzen
“Ongi etorri ekolara” proiektuari laguntzaile berriak atxiki zaizkio. Hainbat erakunde, instituzio eta enpresa pribatu, familia laguna programan parte hartzen duten familei elkarguneak eskaeintzen ari zaizkie; ondorengoak kasu:














Erakunde hauek sarrerak, tailerrak, materiala, ekintzak egiteko guneak, etab. eskaintzen dituzte programan parte hartzen duten familiek aisialdirako, eskolaz kanpoko hezkuntzarako, kirolerako, arterako, jolaserako edota euskal kultura hurbiletik ezagutzeko doako aukera izan dezaten.
Erakunde hauei esker, hainbat herrialdetatik Donostiara, Andoainera eta Errenteriara bizitzera etorri diren familiek eta harrera-familia diren familia euskaldunek Albaola museoa ezagutu dute, Itsas Museoa bisitatu, izotz-jauregian patinatu, tailer arkeologikoez gozatu, ekogunean elkarrekin jolastu, Kutxa espazioan zientziari buruz ikasi, Cristina Enea Fundazioaren tailerrez gozatu eta Erreala eta Gipuzkoa Basket animatu dituzte erakunde hauei esker. Azken finean, kultura arteko topaketarako eta erlazionatzeko espazio interesgarriak izan dituzte, elkarbizitza sustatuz.
Guk kolaboratzaile diren erakunde horiei guztiei gizarteari egindako ekarpena aitortu eta beraien lanarekin gure programari ematen dioten bultzadagatik eskerrak eman nahi genizkieke.