Gure Lana
Momentu honetan, esku-hartze eta formakuntzarako proiektu desberdinak ditugu abian.
Horien artean “Ongi etorri eskolara” proiektua da ezagunena. Proiektu hau Donostiako kultur aniztasun bulegoarekin, Zarauzko udaleko immigrazio departamentuarekin, Andoaingo gizarte zerbitzuetako departamentuarekin eta Ordiziako udaletxearearen kolaborazioarekin aurrera eramaten da.
Proiektuan, Dipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ere kolaboratzen dute.
Aniztasun kulturala aprobetxatuz “Ongi etorri eskolara” proiektuak eskolan kulturartekotasuna lantzen du. Eskola osatzen duten kultura guztiak ahaldunduz, jatorria beste herrialde batean duten kulturetako familiak euskarara eta euskal kulturara gerturatuz.
Horretarako, ikasle, irakasle, irakasle ez diren langileekin eta familiekin lan egiten dugu. Azken hauek izaten dira gehienetan eskolan kulturartekotasuna lantzen denean, lanketa honetatik at geratzen direnak, baina aldi berean, hezkuntza prozesua eta bizikidetza lantzeko nahitaezko zati dira. Familiekin egiten den esku-hartzeak, eskolan aurrera eramaten den kulturarteko esku-hartze eta sentsibilizazioa eremu komunitariora zabaltzea dakar, auzoetan, udalerrietan edo/eta hirietan.
Gure ildo estrategikoen artean, esku-hartze desberdinak aurrera eramaten ditugu: