Zertan datza Familia laguna programa
“Familia laguna” hezkuntza- eta komunitate- esparruan garatzen den kulturarteko familia-akonpainamendu programa bat da, beste herrialde batzuetatik etorri berriak diren familiak adin bereko seme-alabak dituzten familia euskaldunekin harremanetan jarri eta elkartzen dituena.

Programa hau 2014an sortu zen, Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoko hezkuntza-zentro publiko Aitor Ikastolaren hezkuntza-komunitateko kide ziren familia guztien arteko kulturarteko harremana lortu nahi zuen gizarte-arloko ama profesionalen talde baten ekimenari esker. Esperientzia berritzaile eta boluntario horren arrakasta handiaren ondoren, proiektu profesional bat eratu zen, “Elkarrekin” gizarte-ekimeneko kooperatibaren bidez eta Donostiako Udalak lagunduta, eta beste zentro batzuetan ezarri da, hiriko 6 auzotara eta Gipuzkoako hainbat udalerritara iritsi arte. 2021ean programan parte hartu zuten familien kopurua 221 familiakoa izan zen (bertakoak eta iritsi berriak), jatorri anitzak adierazi zirelarik; 35 herrialde eta 45 hizkuntza desberdin barne hartuz.

Programaren helburuak
- Beste herrialde batzuetatik eskolara iritsi berri diren familiei harrera egokia egitea.
- Eskolara iritsi berri diren familiei oinarrizko baliabideak eskuratzeko informazioa eta aholkularitza ematea.
- Harrera-komunitatearen kultura, funtzionamendua eta hizkuntza ezagutzeko aukerak eskaintzea, familien akonpainamenduaren bitartez.
- Kultura-trukerako espazioak eskaintzea, tokiko kultura eta beste kulturak balioesteko.
- Eskolan eta komunitatean familien arteko kulturarteko harremanak sustatzea eta kulturarteko harreman-ereduak sortzea.
- Hezkuntza-sistemari buruzko informazioa eta aholkularitza eskaintzea eta eskolara etorri berri diren familientzat parte hartzeko bideak sortzea.
- Hezkuntza-komunitatea sentsibilizatzea familia hauen parte-hartzeak eta erabakiak hartzeko guneetan sartzeak duen garrantziaz.
- Komunitatearen partaidetza-espazioetara iristeko informazioa eta laguntza eskaintzea eta espazio hauetan parte-hartzea sustatzea.
- Tokiko biztanleria eta elkarte-mugimenduak bere ekintzetan kulturarteko ikuspegia barneratzearen garrantziaz sentsibilizatzea.