Forgot Password

Nortzuk gara

Nortzuk gara

Elkarrekin, ikerketa eta gizarte ekintzako kooperatiba, irabazi asmorik gabeko gizarte intereseko kooperatiba bat da, bereziki gizarte-arloko emakume profesionalez osatua. Horien artean honako profil hauek ditugu: soziologoak, psikologoak, gizarte hezitzaileak eta gizarte langileak. Ikerketa soziala egiten dugu, eta gizarte inklusio arloko esku-hartze eta sentsibilizazio proiektuak diseinatu eta gauzatzen ditugu hainbat kolektiborekin: pertsona migratuekin, bazterketa-arriskuan dauden pertsonekin, adingabeekin eta abarrekin.

Une honetan, hainbat proiektu ditugu martxan, besteak beste, “Ongi Etorri Eskolara” proiektua, eskolan kulturartekotasuna zeharka lantzen duen proiektua: ikasleekin, irakasleekin, familiekin eta esparru komunitarioan. Partaideak garen beste proiektu eta programa batzuk: Ikaprest, Sareprest, Elkar ezagutzen dugu? eta Hau Egia da.

Gure eskolek mila kolore dituztelako

Koordinatzaileak:
Lola Boluda Guigó eta Garazi Zarautz Pensado