Warning: Undefined variable $ruta in /home/ongieto1/public_html/ongietorrieskolara.org/wp-content/themes/newser-child/functions.php on line 136
Donostiako eskertza ekitaldia Aquariumean | ongietorrieskolara

Forgot Password

Donostiako eskertza ekitaldia Aquariumean

Ekainaren 19an, 2023-24 ikasturtean Donostiako “Familia Laguna” udal-programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia egin genuen. Donostiako Aquariumean egin zen ekitaldira, proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetako familiak gerturatu ziren: Aitor ikastola, Intxaurrondo ikastola, Zuhaizti eskola, Amara Berri eskola, Maria Reina Eskola, Orixe ikastola eta Jakintza ikastola.

Bertan egon ziren, halaber, 7 ikastetxeetako zuzendaritzak. Ospakizunean, familiek ikasturtean zehar egindako borondatezko lana eta programari esker eskolan sortu dituzten kulturarteko harremanak balioan jarri ziren. 

Aurten, Donostian, 114 familiak parte hartu dute programan. Datorren ikasturtean, Martuteneko Arantzazuko Ama eskolako familiak ere egongo dira ekitaldi honetan, Familia Laguna programarekin bat egiten baitute.

Eskerrik asko familiak!!!!!

Ekitaldia amaitu da.

Data

2024 Ira 18
Amaituta!
Kategoria

    Leave a Reply

    Your email address will not be published.*