
Iñaki Gozalo Erro (WENTXI)
Ez naiz gogoratzen noiz hasi nintzen marrazten, baina familian pinturarekiko zaletasun handia zegoen. Nerabezaroan, kaleetako kartelekin interesatzen hasi nintzen. Ondoren, Gaztetxeko eta beste kolektibo batzuetako jarduerak iritsi ziren. Ikaskuntza eta orduak eman ditut etxetik atera gabe, teknika eta hizkuntza propio bat probatu eta garatu nahian. Orain, profesionalki Andoaingo Zirrimarra estudio grafikoan aritzen naiz. Nire artelanak www.zirrimarra.eus web-orrian ikusi ditzazkezue.
No recuerdo cuándo empecé a dibujar, pero en mi familia había una gran afición a la pintura. En mi adolescencia, empecé a interesarme por los carteles. Luego llegaron las actividades del Gaztetxe y otros colectivos. Aprendizaje y horas sin salir de casa, intentando probar y desarrollar una técnica y un lenguaje propios. Ahora trabajo profesionalmente en el estudio gráfico Zirrimarra de Andoain. Podéis ver mis obras en la página web www.zirrimarra.eus.

Maria Panici
Errumanian jaio nintzen eta lau urte egingo ditut hemen. Pozik nago Andoainen, Errumanian bezala mendiak eta ibaiak ditudalako, hemen gainera, itsasoa ere bai. Alaia naiz, oso langilea, kafea esne gutxirekin hartzen dut eta energia positiboa zabaltzen dudala esaten didate. Bigăr ur-jauziko ura bezain libre bizi naiz! Ur-jauzi horren kondaira kuadro hau egiteko proposatu dudana da.
Nací en Rumania y llevo cuatro años viviendo aquí. Estoy feliz en Andoain, porque como en Rumanía, tengo cerca las montañas, el río, y aquí, además, el mar. Soy alegre, trabajadora, tomo el café con poca leche y dicen que desprendo energía positiva. ¡Vivo libre como el agua de la cascada Bigăr!, que es la leyenda que propongo para inspirar esta obra.