Cascadă Bigăr. Errumania

Bigăr urjauziko kondaira. Munduan bakarra den ur jauzi honen atzean kondaira triste bat dago. Esaten denez, nekazari bikote bati falta zitzaion gauza bakarra eta beraien desiorik handiena oinordeko bat izatea zen. Emakumeari amets batean sorgin bat agertu zitzaion, “Minis ibaitik ura edaten baduzu, zure desioa egi bihurtuko da” esanez. Baina sorginak, neska jaiotzen bazen hilko zela ere esan zion. Handik gutxira bikoteak neskatxa bat izan zuen eta handitu zenean Bigăr izeneko mutil batekin maitemindu zen. Gurasoek hori entzutean erreka ondoko kobazulo batean giltzapetu zuten alaba. Sorginak neskatoaren negar etsiak entzun zituenean, honela esan zion: “Zuretzako egin dezakedan gauza bakarra, ilea ur jauzi bihurtzea da. Bertatik zure malkoak eroriko dira eta uraren zaratak erakarriko du maite duzun pertsona. Baina inoiz ez zarete mundu honetan batera egongo. Zure malkoetan itota hil behar du. Behin berarekin zu ere hil eta biok beste mundu batean berpiztuko zarete zuen maitasuna bizitzeko”. Dena sorginak iragarri bezala gertatu zen ur jauzia maitasunaren indarraren lekuko bihurtuz. Batetik, maitasunak giza mugak nola gainditzen dituen erakutsiz. Bestetik, maitatzeak zoriona eta sakrifizioa maila berdinean ekartzen dituela irakatsiz. Askok ur jauzia bisitatzen dute eta errekako ura edaten dute beraien maitasuna betirako izan dadin.
Leyenda Cascadă Bigăr. Detrás de una cascada tan única en el mundo hay una triste leyenda. Se dice que a la pareja de campesinos, lo único que les faltaba y su mayor deseo era un heredero. En un sueño de la mujer, le apareció una bruja que le dijo que si bebía el agua del río Minis su deseo se haría realidad. La bruja le advirtió que si fuese una hija, ésta moriría. Pronto la pareja tuvo una niña. Cuando esta se hizo mayor se enamoró de un chico llamado Bigăr. Y al oír esto, sus padres la encerraron en una cueva cerca de un arroyo. Los sollozos desesperados de la niña fueron oídos por la bruja. Y esta le dijo: “Lo único que puedo hacer por ti es transformar tu pelo en una cascada por la cual se deslizarán tus lágrimas. El ruido del agua atraerá al que amas, pero nunca podréis estar juntos en este mundo. Él debe morir ahogado en tus lagrimas y tu una vez con él, perecerás. Renaceréis en el otro mundo donde os reuniréis felices para vivir vuestro amor eterno”. Todo pasó como la bruja predijo. Quedando la cascada como testimonio de que el amor supera los límites humanos, pero también el hecho de que amar significa felicidad y sacrificio, por igual. Muchos visitan la cascada y beben el agua de arroyo por el simple deseo de que su amor sea eterno.

Iñaki Gozalo Erro (WENTXI)

Ez naiz gogoratzen noiz hasi nintzen marrazten, baina familian pinturarekiko zaletasun handia zegoen. Nerabezaroan, kaleetako kartelekin interesatzen hasi nintzen. Ondoren, Gaztetxeko eta beste kolektibo batzuetako jarduerak iritsi ziren. Ikaskuntza eta orduak eman ditut etxetik atera gabe, teknika eta hizkuntza propio bat probatu eta garatu nahian. Orain, profesionalki Andoaingo Zirrimarra estudio grafikoan aritzen naiz. Nire artelanak www.zirrimarra.eus web-orrian ikusi ditzazkezue.

No recuerdo cuándo empecé a dibujar, pero en mi familia había una gran afición a la pintura. En mi adolescencia, empecé a interesarme por los carteles. Luego llegaron las actividades del Gaztetxe y otros colectivos. Aprendizaje y horas sin salir de casa, intentando probar y desarrollar una técnica y un lenguaje propios. Ahora trabajo profesionalmente en el estudio gráfico Zirrimarra de Andoain. Podéis ver mis obras en la página web www.zirrimarra.eus.

Maria Panici

Errumanian jaio nintzen eta lau urte egingo ditut hemen. Pozik nago Andoainen, Errumanian bezala mendiak eta ibaiak ditudalako, hemen gainera, itsasoa ere bai. Alaia naiz, oso langilea, kafea esne gutxirekin hartzen dut eta energia positiboa zabaltzen dudala esaten didate. Bigăr ur-jauziko ura bezain libre bizi naiz! Ur-jauzi horren kondaira kuadro hau egiteko proposatu dudana da.

Nací en Rumania y llevo cuatro años viviendo aquí. Estoy feliz en Andoain, porque como en Rumanía, tengo cerca las montañas, el río, y aquí, además, el mar. Soy alegre, trabajadora, tomo el café con poca leche y dicen que desprendo energía positiva. ¡Vivo libre como el agua de la cascada Bigăr!, que es la leyenda que propongo para inspirar esta obra.

¡VOTA LA OBRA QUE MÁS TE HA GUSTADO!