“Su-artean, gure artean” 2025 Andoain.

“Su-artean, gure artean” 2025 Andoain.

“SU-ARTEAN, GURE-ARTEAN” ekimenaren laugarren edizioa jarri da abian Andoaingo udalerrian.

Ekimen honek, elkarte gastronomikoekin elkarlanean, Andoaingo kultur aniztasuna ikusarazi eta balioetsi nahi du gastronomiaren bidez. Saio hauek, arrakasta handia izan dute aurreko edizioetan eta hilero jatorri askotako 60-70 herritar inguru biltzen dituzte mahaiaren inguruan. Saio bakoitzean, parte-hartzaileek herrialde ezberdinetako errezetak egiten ikasteko aukera izaten dute, ondoren prestatutako errezetak probatu eta denek elkarrekin jateko, aniztasunaz gozatuz. Menuaren osagai nagusiak kulturartekotasuna eta elkar ezagutzeko gogoa izaten dira.

Laugarren edizio honen hasiera, aurreko ostegunean izan zen, otsailaren 13an Peña Santa Cruz Elkartean. Aurreko urteetan bezala, harrera bikaina izan du edizio honek ere eta Andoaingo 65 herritarrek parte hartu dute. Oraingoan, Euskal Herriko gildak eta atunez betetako arrautzak, Venezuelako Hallacak eta Marokoko almendrazko briwat, tartaletak eta kakahuetezko baklava jakiek osatu dute menua. 

Aurten, berrikuntza gehigarri batekin hasi da ekimena. Andoaingo Musika Eskolarekin elkarlan bat eginez, eta Euskal Herriko ohitura ohiko bat erakutsiaz, afariaren ondoren abesti batzuk abesteko aukera izan zuten mahaikideek. Asmoa abesti horiek praktikatzen jarraitzea eta beste herrialde batzuetako abestiak sartzea da, euskal kantuekin batera.
Hurrengo saioa martxoaren 13an izango da, Iruberri elkarte gastronomikoan. On egin!!!!!