Errenteriko Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26

Errenteriko Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26

Atzo, ekainaren 18an, ikasturte honetan Errenteriako Familia Laguna akonpainamendu-programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldi berezia egin zen Lartzabal parkean.

Ekitaldiaren hasieran, familiek hilabete hauetan guztietan egindako borondatezko lana balioetsi zen, haien konpromisoa eskertuz eta eraikitako kulturarteko harremanek udalerriko eta ikastetxeetako bizikidetzan izan duten eragin positiboa azpimarratuz. Familia parte-hartzaile bakoitzari diploma bana eman zitzaion.

Jarraian, familiek aukera izan zuten Kroma Artisau Elkarteak antolatutako jolasez eta familiek eramandako jakiez osatutako askariaz gozatzeko.

Aurten, udalerriko 37 familiak parte hartu dute programan, eta datorren ikasturtean izena emateko aukera irailean zabalduko da.