Mila Kolore programaren seigarren edizioa eskoletan

Mila Kolore programaren seigarren edizioa eskoletan

Seigarren urtez jarraian, Mila Kolore programa garatu dugu Ongi Etorri Eskolara proiektuan parte hartzen duten ikastetxeetan. Programa hau ikasgeletan kultur aniztasuna lantzeko eta irakasleei horretarako tresnak eta jarduerak eskaintzeko helburuarekin sortu zen. Saio hauetan, ikasleekin honako gai hauek landu dira: arrazismoaren aurkako hezkuntza, bizikidetza, justizia soziala eta eskola-komunitatea osatzen duten kultura guztien ezagutza eta balioespena.

Mila Kolore Programaren atalean duzue ikasturte honetako bilduma duzue eskura: https://www.ongietorrieskolara.org/mila-kolore-programa/