Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26

Andoaingo Familia lagunen eskertza ekitaldia 2025-26

Ekainaren 18an, programan parte hartu duten familiei eskerrak emateko ekitaldia ospatu zen Andoaingo Etxeberrieta parkean.

Ekitaldian, ikasturte honetan programan parte hartu duten familiei diploma bana banatu zitzaien, haien konpromisoa eta parte-hartzea aitortzeko. Era berean, programan inplikatutako hiru ikastetxeei eta bitartekari naturalari ere aitortza egin zitzaien, urte osoan egindako lana eta elkarlana eskertuz.

Ekitaldiaren ostean, familiei zuzendutako txapa tailerra eta henna tailerra egin ziren, parte-hartzaileek elkarrekin gozatzeko eta giro atseginean egoteko aukera izan zezaten. Amaitzeko, Holi festa ospatu zen, ikasturteari amaiera koloretsua emanez.